ElParking izena du app berriak, doakoa da, eta iOS zein Android sistema eragileetan erabil daiteke, Udalak argitu duenez. Haren gaineko informazio gehiago lor daiteke hemen. Gainera, herritarrei argibideak emango dizkiete Bidebieta kaleko 4. zenbakiko lonjan eta 672 770 708 telefono-zenbakian.
"Parkimetroko ordainketan ez bezala, gidari batek TAOko aparkatze-tiketa aplikazioan ateratzen duenean, denbora luzatu ahal izango du, kontsumitu gabeko denboraren dirua berreskuratu ahal izango du eta gune arautuko bere tiketarekin lotutako abisuak eta jakinarazpenak jaso ahal izango ditu", azaldu dute.
Bestalde, Espainiako Estatuko beste 100 udalerri baino gehiagotan autoa aparkatzeko erabili ahal izango da aplikazio bera, horien artean Getxo eta Gorliz.
Sopelako Udalak nabarmendu duenez, app berria erabiltzeak lagunduko du koronabirusa kutsatzeko arriskua gutxitzen, parkimetroetako ilarak murriztu eta txanponak eskuz ukitzeko beharra kenduko baitu.