Aipatutako egunean, udaltzain-patruila batek gizon bat ezustean harrapatu zuen. Udalaren esanetan, gizona ezaguna zen ondarearen aurkako delituengatik aurrekari ugari izateagatik. Motxila erraldoi bat zeraman, eta barruan zenbait lan-tresna. Polizien esanetan, ezin izan zuen frogatu non eskuratu zituen.
"Behar ziren ikerketak egin eta hurbileko obra bateko langileei deklarazioa hartu ostean, erremintak ezagutzen zituztela adierazi eta salaketa jarri zuten lapurretagatik. Tresna horiez gain, ikertuak neopreonozko jantzi batzuk zeramatzan, eta Udaltzaingoa horien jatorria ere ikertzen ari da", azaldu du Udalak..