"Kontsulta web-atariaren bitartez (www.sopelaudala.org) bideratuko da", azaldu du Udalak. "Bertan jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek honako gaien inguruan: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, arau hori onestea beharrezkoa eta egoki den, arauen helburuak eta izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak".