Udal-gobernuaren esanetan, "laguntza hauen helburuak ugariak dira: familia behartsuenei eta egoera ahulean dauden pertsonei laguntzea, koronabirusaren pandemiaren ondorioei aurre egitea, udalerrian kultura-jarduerak garatzen laguntzea, Sopelako enpresa- eta merkataritza-garapena sustatzea, elkarte-sarea indartzea, jarduera fisikoa, kirola eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea... laburbilduz, herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetuko dute”.
Hauek izango dira, zehazki, ildo bakoitzerako zenbatekoak:
- Euskara, kultura eta hezkuntza: 78.200 euro (atal honetan kultura eta euskara
arloetako diru-laguntzak sartzen dira, baita Zipiriñe guraso-elkarteagaz, Zirrimarragaz eta Meñakoz Kultur Elkarteagaz egindako hitzarmenak ere). - Kirola: 398.300 euro (errendimendu handiko kirolarientzako kirol-diru-laguntzak
eta Ugeraga, Peñatxuri, MUS, Hirubi, Urko MT, Kurene, Munarrikolanda MT, Airetik, Munarri AT edo Tai-Txigaz hitzarmenak). - Berdintasuna eta emakumea: 48.000 euro (Itzartu elkarteagaz hitzarmena eta
berdintasun-politiken garapena barne hartzen ditu). Zenbateko horri Udalak Uribe Kostako Mankomunitateari Berdintasun-Programa eta -Jardueretarako
egiten dion ekarpena gehitu beharko litzaioke (21.198 euro). - Garapenerako lankidetza eta gizarte-zerbitzuak prebenitzeko erakundeak:
45.000 euro (esku-hartze sozialeko entitateakaz lankidetzan aritzeko dirulaguntzak eta Euskal Fondoagaz lankidetza-hitzarmena barne hartzen ditu). - Pertsona Nagusiak: 35.000 euro (Lagun Artea Elkartearekin eta Barrikako
zaharren egoitzagaz egindako hitzarmenak eta zahartze aktiborako programa
barne hartzen ditu). - Gizarte Ekintza: 92.500 euro (ildo horretan sartzen dira energia-pobrezian
dauden familientzako laguntzak, eskola-materiala erosteko laguntzak, Udal
Euskaltegian matrikulatzeko laguntzak, etxebizitzak alokatzeko laguntzak,
elikagaiak indartzeko eta eten digitala arintzeko diru-laguntzak). Nabarmendu
behar da Udalak, 296.361 euroko ekarpena egiten diola Uribe Kostako Mankomunitateari, Gizarte Larrialdietarako Laguntzakaz eta gizarte-ongizateagaz lotutako Programak eta Jarduerak garatzeko. - Enplegua eta Ekonomia Sustapena: 134.945 euro (ekintzaileentzako, langabezian dauden pertsonak kontratatzeko, tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta erosketa-bonuen kanpaina abian jartzeko diru-laguntzak emateko hainbat ildo barne hartzen ditu).