Koronabirusa Uribe Kostan

Gela eta desinfekzio-materiala banatzen hasi dira Sopelako negozioetan

Erredakzioa 2020ko uzt. 29a, 11:13

COVID-19ari aurre egiteko garbiketa lanak, artxiboko irudian. © SOPELAKO UDALA

COVID-19aren aurrean beren jarduera garatzeko garbiketa- eta higiene-neurriak bermatzen laguntzeko asmoz, gel hidroalkoholikoa eta garbitzeko zein desinfektatzeko materiala banatzen hasi da Sopelako Udala, Behargintzagaz elkarlanean. Banaketa joan den astelehenean hasi zen eta horiek banatuko dituzte, izakinak agortu arte.

Sopelako Udalak 7.000 euro bideratu ditu neurri hau martxan jartzeko eta herriko enpresei laguntzeko. Banaketa Udal Brigadaren pabiloian (Olabide kalea, 17) egiten ari dira 08:00etatik 14:00etara, eta establezimendu bakoitzak kutxa bana hartu ahal izango du gehienez, alegia gelagaz betetako 6 botila eta desinfektatzeko materialaz betetako beste 6.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun