Sopelako Udalak 45.000 euro inguru bideratuko ditu Sope-LAN udalerrian enplegua sortu eta enpresak sustatzeko programa abiarazteko. Dirulaguntzak 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitartean (biak barne) abian jarritako proiektuetarako bideratuko dira eta honako lerroez osaturik daude:
- Enpresa-proiektu berriak sortzeko diru-laguntzak (2. edizioa): 15.000 euro.
- Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak: 10.000 euro.
- Langile autonomoak eta mikroenpresak berritzeko eta lehiakorragoak egiteko diru-laguntzak: 20.000 euro.
Udalerriaren garapena eta sustapen ekonomikoa, enplegua sortzea, enplegagarritasuna hobetzea, gizarteratzea eta bizi-kalitatearen nahiz ongizatearen kalitatea hobetzea dira Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Arloak garatzen dituen politiken funtsezko ardatzak. Testuinguru horretan, hain zuzen ere, Sope-LAN izeneko laguntza-programa abiarazi da. Programak honakoak ditu helburu, besteak beste: enpresa-proiektu berriak sortzea, langabeak kontratatzea eta udalerriko langile autonomoak zein mikroenpresak sustatzea. Ildo horretan, laguntzak emango zaizkie modernizatzeko inbertsioak egiteko eta ekipamendu teknologikoak hobetzeko.
COVID-19 udalerriko merkataritza-, ostalaritza- eta enpresa-sektorean izaten ari den eragin ekonomiko eta sozialaren aurrean, Sope-LAN programa, Sopelako sare ekonomikoa suspertzen eta lanpostu berriak mantentzen edo sortzen laguntzeko beste ekimen bat bezala aurkezten da.
- Oinarriak deskargatzeko udal ataria: http://www.sopelaudala.org/index.php/es/documentos/cat_view/23- dirulaguntzak-subvenciones
- Arau oinarrien helbide elektronikoa: https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/bc4969e3-1112-4588-867f- a437d5b611d9/
- Bizkaiko Aldizkari Ofizialean gaur publikatutako iragarkia: https://www.bizkaia.eus/lehendakaritza/Bao_bob/2020/08/11/II-2644_eus.pdf