Kosta Festeko jardueretan parte hartu edo emanaldietara joateko ezinbestekoa izango da adierazitako neurriak betetzea, tartean, jakina, 6 urtetik gorakoek musukoa jantzita izatea. Antolatzaileek taldeak mugatu sarbideak eta guneak mugarritu eta aretoak egokituko dituzte.
Jardueretan eta tailerretan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, eta ikuskizunetara joateko, berriz, gonbidapena hartu beharko da. Bestela "ezinezkoa izango da bertan parte hartzea", ohartarazi dute antolatzaileek.
Inkestas rock-jaialdirik ez
Pandemiagatik ezarri diren baldintzak bete baino (ikusle-kopuru mugatua, jesarrita egon beharra...) Inkestas jaialdia bertan behera uztea gurago izan dute antolatzaileek, Sopela Gurea udal-aldizkarian azaldu dutenez. Izan ere, festibalaren izaera urardotuko litzatekeelakoan daude. Hala, aurtengo edizioan (hamabigarrena izango litzateke) etorri behar zuten taldeak datorren urtean ekartzen saiatuko dira, ordurako jaialdia egiteko aukerarik balego. Herriko eta inguruko taldeez gain, Danimarkako, Poloniako eta Frantzia eta Espainiako estatuetako hainbat talde ziren Sopelan jotzekoak irailaren 12an.