Karpa handiaren barruko eremuan norabideak adierazteko seinaleak egongo dira, eta pertsonen arteko distantziak zein izan behar duen ere gogoraraziko dute. Modu horretan sarrera mailakatua egien ahaleginduko dira, pilaketa barik. Gainera, eguraldi txarra dagoenerako jolastokia ere izango da 40.000 euroko kostua duen gune hori.
Karpa txikirako 30.000 erabili ditu Udalak, batetik lurzorua egokitu eta tarima bat ipintzeko eta bestetik karpa bera eraikitzeko. Gimnasioaren funtzioa beteko du, oraingo gimnasioa jantoki modura erabiliko baita, otorduetan ikasleen arteko distantzia egokia dagoela bermatu ahal izateko.