Sopelan erroldatuta dauden denek parte har dezakete prozesu horretan, udal-webgunean topa daitekeen online galdetegi honen bitartez. Gainera, irailaren 28an, 18:00etan, aurrez aurreko tailerra egingo dute Kurtzio Kultur Etxean. Antolaketa-kontuak direla eta, horretan parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik, 688 736 1346 telefono-zenbakira deituta.
"Tailerrean proiektuaren zehaztasun gehiago azalduko dira" adierazi du Udalak, "eta Sopelaren premiak eta etorkizun kulturala sakonago landu ahal izango dira".