Lehenengo ekitaldia Ruper Ordorikak gaur, 21:00etatik aurrera, eskainiko duen kontzertua da. Bere azken lana aurkeztuko du kantari oñatiarrak. Bihar, zapatua, nekazaritza-azoka egingo da goiz osoan zehar, eta 21:00etan Hutsun eta Ortzi konpainiak Urbasa txalaparta eta zirku-ikuskizuna emango du.
Domekan herri-kirolen erakustaldia egingo dute 12:00etatik aurrera, Bizkaiko 2020ko Harri Txikien Harrijasotzaile Txapelketa Ofiziala barne. Ondoren, 18:00etan, 6 urtetik aurrerako umeek Eidabe konpainiaren Meri, Mari eta Lari kantu- eta ipuin-ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.
Euskal Jaia
Euskal Jaia 1924. urtean sortu zen, Sopelara etortzen ziren turistek egonaldia luzatzeko. Denboraz garrantzia hartu du, eta gaur egun ezinbesteko hitzordua da herrian, euskal jaietako tradizio gehienak biltzen dituena, euskal produktuak, gastronomia, dantzak, musika, kirolak…