Sopelako Udalak prentsa-ohar baten bidez azaldu duenez, FIT Learning Systems S.L. enpresa arduratuko da mugikorretik edo ordenagailutik ikusi ahal izango diren bideo bilduma bat sortzeaz eta zabaltzeaz, gero partiduetara joatean jasotako ezagutzak praktikan ipintzeko. Eduki horiez gozatu gura duten pertsonek posta elektronikoko helbide bat eman besterik ez dute egin behar, plataforma birtualean sartzeko.
Ikus-entzunezko eduki horiek Ugeraga Kirol Elkartea inguratzen duen masa sozial osoari zuzenduta daude: Zuzendaritza Batzordea, teknikarien kidegoa, jokalariak, gurasoak, bazkideak, eta, azken batean, sopeloztar gehienak.
Lehen hiruhileko honetan "Indarkeriaren prebentzioa kirolean" gaia landuko dute. Kirol-hezitzaileei zuzenduta dago bereziki, erta kirolean indarkeria prebenitzeko oinarriak, jarduteko jarraibideak eta tresnen gaineko informazioa jorratuko dute.