Akilino Arriola Loroño, Urgitxieta eta Sabino Arana inguruetan ipini dituzte kale-argi berriak, LED teknologiagaz funtzionatzen dutenak. Erabiltzaileen eta inguruko ondasunen segurtasuna bermatzeaz gain, "gauean giro atseginagoa" sortzeko asmoa ere izan dute udal-arduradunek, Josu Landaluze alkateak azaldu duenez.
Alkateak gaineratu du herriko beste gune batzuetan ere halako farolak ipintzeko aukera aztertzen dabilela Udala.