Barikuan, urriak 30, 21:00etan, helduentzako Psike kale-antzezlana eskainiko du Markeliñe konpainiak Udaletxeko Plazan. Gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean eskura daitezke daborduko.
Jarraitzeko, urriaren 31n (zapatua), umeentzako tailerrak antolatuko dira Udaletxeko Plazan. 11:00etatik 14:00etara 3 eta 6 urte arteko umeek hartuko dute parte, eta 17:00etatik 20:00etara, berriz, 7 eta 12 urte artekoek. Kasu horretan ere gonbidapenak Kurtzio Kultur Etxean har daitezke.
Azkenik, domekan, azaroak 1, 18:00etan, Horman erlojua duen etxea filma emango dute Kurtzio Kultur Etxean. Mozorrotuta doazenek saria izango dute.