Webgunearen barruko direktorioak hainbat atal ditu, azaldu dutenez: argazkiak, produktuak, zerbitzuak, ordutegiak, telefonoak eta erakusleiho birtual horregaz bat egin gura duten negozio guztien helbideak. "Edozein erakusleiho bezala, web orrialdea etengabe eguneratuko da eta negozio berriak gehitzen joango dira", adierazi du Udalak.
"Plataforma honen bitartez, herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi dira sektore hauek jasaten ari diren egoera zailaz, eta, aldi berean, Sopelako bizilagunak herrian kontsumitzen jarraitzera animatu nahi da". Webgunean izena eman eta plataforman egon gura duten Sopelako taberna, jatetxe eta dendek turismo@sopela.eus helbidera idatzi beharko dute.