ELAren esanetan, Sopelako fabrika ixteko "arrazoi ekonomiko eta teknikoak" argudiatu ditu United Capsek, baina lantegiak etekinak eman ditu azken urteotan. "Multinazional horrek Luxenburgoko paradisu fiskalean du egoitza, etekinak sortu ditu azken urteotan, eta Sopelako enpresaren akzioen %100 eskuratu zituen 2018. urtean", adierazi dute. ELAren ustez, "ordurako bazuten ibilbide-orria prest, ekoizpena deslokalizatzeko eta Sopelako lantokia ixteko, bezero-zorroa, egitura eta abar eskuratu ondoren".
Esan legez, greba mugagabea hasiko dute langileek astelehenean, azaroaren 24an, euren lanpostuak mantendu daitezela eskatzeko. Esku hartzeko eskatu diete erakundeei, alegia, Sopelako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailari, lantegiaren etorkizuna babesteko helburuagaz.