"Jasaten duten trafiko handia dela eta", bide biak "apur bar hondatuta daudela" azaldu du Udalak; "beraz, zolatu beharra dago". Iberre kalearen kasuan, bide hori Urgitxietagaz eta Gatzarriñegaz lotzen duen biribilgunetik (kalearen beheko aldean) Akilino Arriolarekiko bidegurutzera arte jardungo da. Arrietara etorbidean, berriz, zati bitan egingo dira hobekuntza-lanak. Batetik, hondartzako aparkalekua eta Indian´s tabernaren pareko biribilgunea lotzen dituen tartean. Bestetik, biribilgune horretatik Loiola Ander Deunako bidegurutzerainokoan.