Proposamena azaroaren 26ko Udaleko osoko bilkuran onartu zuten. Orain, Bizkaiko Aldizkari Nagusian argitaratuko dute, eta 30 eguneko epea izango du alegazio eta erreklamazioak jasotzeko.
Bere aldetik, EH Bilduk galdetu zuen erabaki hori ea zein ikerketetan oinarritzen den eta zergatik aukeratu duten kale hori, herriko komertzialena ez dela argudiatuta. Karrika oinezkoentzat egiteko lanak atzeratu direla eta, obrarik behar ez duen neurri horrek, txandakatzen joango diren 30 aparkaleku sortuko dituela erantzun zuen Josu Landaluze alkateak.