Udalerriko jarduera ekonomikoaren eragileak diren sektoreak biziberritzeko helburuagaz, Udalak 8.635 bonu jarriko ditu zirkulazioan, lehenengo edizioan baino 1.889 bonu gehiago. Aktibatu Klik Sopela kanpainan, gutxienez 20 eta 40 euroko erosketak egiten dituztenek, 5 eta 10 euroko deskontu-bonuak baliatu ahal izango dituzte, hurrenez hurren.
Kanpainara batu diren saltokiek eskura izango dituzte bonuak, baita kanpaina identifikatzeko kartela zein jarraibideak ere abenduaren 15etik 17ra, 09:00etatik 13:30etara, Sopelako udaletxean.