Ez dok ero ikuskizuna egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, urtarrilaren 29an. Testuaren egilea da Patxo Telleria eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Ikuskizuneko aktoreak dira ED3 osatzen duten Mikel Martínez eta Patxo Telleria. ED3 bikote artistikoaren lan guztietan bezala, ikuskizun honetan euskara eta euskal kultura dira protagonista nagusiak. Are gehiago oraingoan, gure imajinario kolektiboak eta kultur sinbologiak presentzia nabarmena dutenean. Euskal Antzerkiaren “road movie” eroa dugu Ez dok ero, euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua eskaintzen duena.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!