Substantzia estupefazienteen konfiskazio txikien jatorria ikertzen ari ziren udaltzainak abenduaren 22ko 19:35ean sartu ziren Sopelako ostalaritza-lokal batean, eta lau pertsona aurkitu zituzten porru bana erretzen. Erregistroan haxixezko bederatzi tableta aurkitu ziren.
Establezimenduaren arduraduna osasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egile gisa ikertzen ari da Udaltzaingoa, eta agenteek lau bezeroren aurkako salaketa-aktak egin dituzte, COVID-19agaz zerikusia duten osasun-arauak hausteagatik (maskararik ez erabiltzea eta distantziak gorde gabe erretzea) eta Herritarren Segurtasuna Babesteko Legea hausteagatik. Lokala prezintatuta geratu da epailearen erabakiaren zain.