Lehiaketaren deialdia lehenbailehen egin dadila eskatu du DB-TUk. Talde horren proposamenaren arabera, hiru sari eman beharko lirateke, eta beste horrenbeste accesit. Edonork izan behar luke parte hartzeko eskubidea, eta Sopelako herritarrek aukera izango lukete jasotako ideien gaineko balorazioa egiteko.
"Herritarrek baloratuko dituzten ideiak eta proposamenak hautaketa Udaleko talde politikoen iritzi entzun ostean aukeratuko dira", gehitu dute. Gainera, lehiaketa behar bezala iragartzea eta ideiak aurkezteko behar besteko epea ematea eskatu du DB-TUk bere proposamenean.