Koronabirusagaz hil den Sopelako umeak beste gaitz batzuk ere bazituela adierazi du EAEko Osasun Sailak

Erredakzioa 2020ko abe. 29a, 09:33
Gotzone Sagardui, Osasun sailburua. © IREKIA-EUSKO JAURLARITZA

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Gotzone Sagarduik, esan du zapatuan koronabirusagaz hil zen Sopelako umeak bazituela aurretik beste patologia batzuk, eta birusaz kutsatzea ez dela izan heriotzaren eragile bakarra. Koronabirusa duela EAEn hil den lehen adinez beherakoa izan da.

Umea Zipiriñe eskolan zebilen, Haur Hezkuntzan. Bertako zuzendaritzak domekan jakinarazi zien gurasoei bezperan ikasle bat hil zela koronabirusa dela eta; umeari omenaldia egin diote, ikastetxearen webgunean hari eskainitako esaldi batzuk ipiniz. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun