Erakusketa horretan, Guatemalan "Sexu eta ugalketa eskubideen alde" garatzen dituzten proiektuen argazkiak jarri dituzte, herrialde horretan egiten duten lanaren erakusgarri gisa. Horren bitartez, azaroan urakanek eragin zituzten uholde larrien kaltetuentzako dohaintzak batuko dituztela jakinarazi dute. Izan ere, Medicusmundi Bizkaiak askotariko proiektuak garatzen ditu bai Guatemalan, eta baita Hondurasen ere.
Erakusketa Cien Pies zapata-dendan egongo da ikusgai urtarrilean zehar; horrela, herriko merkataritza ere bultzatu gura dutela adierazi dute Medicusmundi Bizkaiakoek.