Urte honetan zehar, Sopelako Udalak egingo duen esleipen prozesurik handienetakoa izango dela aurreratu dute uda-iturriek. Izan ere, zerbitzu berri hori martxan jartzeko, 1.478.890 euroko aurrekontua du Udalak; zerbitzu hori hiru urtez kontratatuko dute. Proposamenak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 21a izango da.
"Gure lehentasuna gune hauek kontserbazio egoera onenean mantentzea da, sopeloztar guztiek espazio hauetaz gozatzeko aukera izan dezaten. Kontratu berri honen esleipenak hainbat hobekuntza ekarriko ditu", adierazi du Josu Landaluze Sopelako alkateak.
Kontratu berriaren bitartez, orain dauden zortzi langileei beste bat gehituko zaie. Gainera, langile horiei, beste bi pertsona gehituko zaizkie, apiriletik ekainera bitartean. Bestalde, lan horietarako baliabide materialak ere hobetuko dituztela adierazi du Udalak.