Biktimak ustezko erasoaren salaketa jarri zuen Sopelako Udaltzaingoaren bulegoetan. Horren arabera, jazoera joan den urtarrilaren 24an izan zen, gaueko 21:30ak aldera: Martxoak Zortzi kalean txakurra paseatzen ari zela, gizon bat kalea gurutzatu, kotxe baten kapotan jarri eta, prakak jaitsita, masturbatzen hasi zen. Biktimak adierazi du berehala ihes egin zuela handik.
Gertaera horren berri izan ondoren, udaltzainek ikerketa hasi zuten, eta hilaren 27an, eguaztenean, ustezko egilea aurkitu eta identifikatu zuten. Gizonak antzeko jokaerakaz erlazionatutako aurrekari ugari dituela jakinarazi dute udal-iturriek.