Arabako Zaballako presondegira hurbilduko dute Sergio Polo preso sopeloztarra, espetxean eman dituen 21 urteak etxetik urrun egin ondoren. Beste bost euskal presogaz batera hurbilduko dute, Espetxe-zuzendaritzak jakinarazi duenez.
Valdemoro eta Alcala (Madrilen); Texeiro (Galizian), Picassent (Alacanten), Cordoba eta Algeciras (Andaluzian); eta Herrera de la Manchako (Ciudad Realen) espetxeetan egon da Polo azken 21 urteetan