Joan den urtarrilaren 1etik eta martxoaren 31ra bitartean, Sopelako 14 langabe peoi gisa jardungo dira URA-Uraren Euskal Agentziagaz lankidetzan. Zehazki, udalerriko ubideak eta ibaiak garbitzen, eta Gobela eta Lemotzako gune degradatuenak berreskuratzen ari dira. Gainera, urtarrilean zehar 200-250 ibaiertzeko zuhaitz landatu zituzten Olabide parean, eta laster Urkoko eremuan zuhaitz gehiago landatzea aurreikusten da.