Sopelako Udalak ihauterietako ekintza bereziak antolatu ditu

Erredakzioa 2021ko ots. 12a, 09:48

Egunotan ihauteriak ospatzeko ekintza bereziak antolatu ditu Sopelako Udalak. Horien artean, eskulan eta zientzia tailerrak, malabarismo ikuskizuna eta bertso-antzerkia egingo dituzte udaletxe plazan; beti ere, segurtasun-neurriak mantenduta.

Gazte sopeloztarrek ihauterietan ere ondo pasa dezaten Udalak hainbat ekintza antolatu ditu otsailaren 13tik eta 17ra bitarterako. Horiek udaletxeko plazan egingo dituzte, eta parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik, Kurtzio Kultur Etxean. Antolatzaileek adierazi dutenez, COVID-19aren prebentziorako segurtasun-neurriak mantenduko dira.

Hauek dira egun horietarako antolatu dituzten ekintzak:

  • Otsailak 13, zapatua:
    • 11:00etan eta 12:30ean: 3 eta 6 urteko gazteentzako eskulan-tailerrak.
    • 18:00etan: Nai malabaristaren ikuskizuna.
  • Otsailak 14, domeka:
    • 11:00etan eta 12:30ean: 3 eta 6 urteko gazteentzako eskulan-tailerrak.
  • Otsailak 15:, astelehena:
    • 10:30ean eta 12:30ean: 7 eta 12 urteko gazteentzako zientzia-tailerrak.
  • Otsailak 16, martitzena:
    • 10:30ean eta 12:30ean: 7 eta 12 urteko gazteentzako zientzia-tailerrak.
  • Otsailak 17, eguaztena:
    • 10:30ean eta 12:30ean: 7 eta 12 urteko gazteentzako zientzia-tailerrak.
    • 18:00etan: Urpekariak bertso-antzerkia (euskaraz), 6 eta 11 urte bitarteko umeei eta familiei zuzenduta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun