Sopelako Udaltzaingoa pertsona bat ikertzen ari da ustez droga saltzeagatik

Erredakzioa 2021ko mar. 9a, 09:55
© SOPELAKO UDALA

Udaltzaingoa 37 urteko gizon bat ikertzen ari dira, zapatuan, martxoaren 6an, beste gizon bategaz substantzia estupefazienteakaz harrapatu ondoren. Osasun publikoaren aurkako ustezko delitua leporatzen zaio drogak saltzeagatik.

Sopelako Udaltzaingoa gizon bat ikertzen ari da ustez droga saltzeagatik. Beste bati administrazio-salaketa jarri zioten, herritarren segurtasuna babesteko lege organikoa urratzeagatik, bide publikoan substantzia estupefazienteak edukitzea leporatuta.

Gertaera martxoaren 6an jazo zen, zapatuan, arratsaldeko 16:00ak aldera, Sertutxa kalean bi gizonek okupatutako auto batek udaltzainen arreta piztu zuenean. Udal-iturriek adierazi dute auto-bidaiariak aurrekariak zituela droga salerosketengatik, eta udaltzainen presentzia sumatu zutenean ihes egiten saiatu ziren.

Udaltzainek autoa pertsegitu zuten, eta Sabino Arana gelditzea lortu zuten. Bertan, kopilotuaren lekuan zegoen gizonari kokaina izan daitekeen substantzia baten zortzi gramo aurkitu zizkioten, dosietan banatuta; horregaz batera, pilula batzuk, poltsak eta dirua ere atzeman zizkioten.

Osasun publikoaren aurkako ustezko delitu baten zantzuak ikusita, agenteek ikerketa abiarazi dute, substantzia estupefazienteen trafiko-modalitatean osasun publikoaren aurkako delitu baten egile gisa.

Gidariaren eserlekuan zegoen beste gizonari substantzia bereko hainbat poltsatxo aurkitu zizkioten, eta administrazio-salaketa jarri zioten, herritarren segurtasuna babesteko lege organikoa urratzeagatik, bide publikoan edukitzeagatik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun