Beste urte batez, Sopelako Udalak Urko kiroldegiko autokarabanentzako aparkalekua irekiko du Aste Santuan. Etengabe hazten ari den turismo-mota horri erantzuna ematen jarraitzeko xedeagaz, instalazioak martxoaren 31tik apirilaren 6ra arte egongo dira zabalik.
Aparkalekuan 24 autokarabanentzako lekua dago, korronte harguneakaz eta ur edangarria duen iturriagaz. Halaber, eremuak zaborra botatzeko ontziak, piknika egiteko gunea eta ur gris eta beltzak botatzeko lekua daude, besteak beste. Ur eta elektrizitate horniketako makinak erabili ahal izateko, Sopelako turismo bulegoak Jeton txanponak saltzen ditu.
- Jeton 1 = 1€
- Jeton 1 = 120 litro ur
- Jeton 1 = 12 argi ordu