Udal-iturriek adierazi dutenez, Udaltzainek hondartzatik oinez egiten diren joan-etorrietan maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi behar izan dute megafonia bidez, batez ere, itsasgorak bere punturik gorenera heldu denean.
Araudia betetzeari dagokionez, 27 salaketa tramitatu dira COVID-19agaz zerikusia duten arau-hausteengatik. Alde batetik, hamabi nazionalitatetako Erasmuseko 23 unibertsitate-ikasle salatu dituzte zapatuan, Arriatera hondartzan distantzia gorde gabe kontzentratzeagatik eta alkohola edateagatik.
Bestalde, ostalaritzako lau lokal salatu dituzte. Horietako batean hamasei pertsona zeuden mahai jarraitu berean, gehienak maskararik gabe. Besteetan, aldiz ez da itxiera ordutegia errespetatu eta araudiak baimendutakoa baino pertsona gehiago detektatu dituzte mahai baten inguruan.
Gaur egun arte, Sopelako Udaltzaingoak guztira 690 salaketa jarri ditu osasun-arauak hausteagatik.