Naia Aramendia Lejarcegui 17 urteko sopeloztarra snowboardeko Espainiako txapelduna izendatu da, asteburu honetan Sierra Nevadan egin den lehiaketa. Surfean ere aritzen den sopeloztarrak Kros absolutuko kategorian (SBX) eskuratu du garaipena, Nora Cornell katalanagaz norgehiagoka estua izan ondoren.