Udalerriko emakumeen gaitasun profesionalak indartzeko eta ekintzailetza zein ahalduntze prozesua bultzatzeko asmoa du Udalak; horretarako, EmakumeON Sopela ekimena aurkeztu du. Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak abiatu duen programa horretara bertaratuko direnek tailerrak, erronkak eta aholkularitza-zerbitzua jasoko dituzte; udalerriko ekonomia emakume profesional, autonomo, ekintzaile eta enpresaburuen ikuspegitik sustatzeko egitasmoa da, hain zuzen ere.
Programa maiatzaren 12tik ekainaren 30era bitartean gauzatuko da, eguaztenero, 14:00etatik 16:00etara. Doakoa izango da, eta klaseak frontoiaren eraikinean emango dira, gehienez bederatzi pertsonak osatutako taldean. Hori kontutan hartuta, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, udal-webguneko kanpainen atarian edo udal-bulegoetan. Horretarako epea maiatzaren 5ean itxiko dute; 7an, aldiz, hautatutako pertsonen zerrenda argitaratuko dute.
Hauek dira eskainiko dituzten zerbitzuen datak:
- Ahalduntzerako eta enpresa- eta lan-lidergorako funtsezko gaitasunetan trebatzeko tailerrak (8ordu):
- Maiatzaren 12an, Emakumea eta lidergoa, lanbide-munduko bultzatzaileak.
- Maiatzaren 19an, Aukera profesionalak eta beste aukera batzuk aztertzea.
- Maiatzaren 26an, Komunikazioa eta & lidergoa
- Ekainaren 2an, Ahalduntzea eta lidergoa aro digitalean.
- Topaketa: emakume ekintzaile eta enpresarientzako erronkak (8ordu):
- Ekainaren 9an, Meeting points. Ezagutza eta esperientzia partekatuak.
- Ekainaren 16an, Emakumeak gure ekonomia- eta enpresa-ekosisteman dituen erronkak.
- Ekainaren 23an, Udalerrian emakume ekintzaileen rola aktibatzeko ekintzen proposamena.
- Ekainaren 30ean, Gizarte-egiturak; emakume enpresaburuen elkarteak.
- Taldeko eta banakako aholkularitza emakumeen sare profesionalari.