2021/06/19 20:00etan

Bestelakoak

Zirku eta dantza familia-ikuskizuna: "Rojo estandar"

Zirku eta dantza familia-ikuskizuna: "Rojo estandar"
Iberrota plazan, Sopela

Bi izaki kontrajarrik topo egin dute surrealismoak bustitako eszena batean; han, koloreek beren erritmoa ezartzen dute, eta maitasuna, zirkua eta dantza eskutik gidari dituela, giltzarria da ikuskizun
osoan.

Antzezlana erabat zirkularra da; prestatuta dago ikuslea 360 graduetan jarri dadin; maitasunak eta bizitzak bezala, birarazten gaitu. Mugimenduaren bidez, bidaia bat egingo dugu emozioetan, topatzeetan, eta desadostasunetan zehar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun