Ertzaintzak eta Sopelako Udaltzaingoak sinatutako lankidetza- eta informazio-protokoloari esker, Getxoko ertzain-etxeko agenteek, 2021eko otsailaren 25ean, Sopelan egindako jarduketa baten berri eman dute. Zehaztu dutenez, gertaera horretan gizon bat identifikatu zuten Ibergoiko kalean obretan ari zen eraikin baten barruko perimetroan, eta, arropen artean, palanka egiteko tresnak atzeman zizkioten.
Sopelako Udaltzaingoak identifikatutako gizona lehendik ezagutzen zuen, eta, ondorioz, ikerkuntza prozesu bat abiatu zuen. Horren ondorioz, maiatzaren 17an, Sopelako udal-mugartean ustiatzen den baratze batean eraikuntza materialaren, eskuko makina-erreminta elektrikoa eta beste tresna batzuen ezohiko biltegiratzea aurkitu zuten; horietako asko aurretik salatutako tresnen lapurretakaz bateragarriak omen ziren.
Hala, atzemandako tresnak aztertu eta jabeek polizia-etxe bietan jarritako salaketakaz alderatu zituzten. Azkenik, hamar salaketa ebatzi dituzte, 2019tik 2021era bitartean. Tresna horien titulartasun legitimoak aztertu ondoren, tresnak jabeei itzuli zaizkie; horien artean daude partikularrak, langile autonomoak eta eraikuntza-sektoreko enpresak.
Orain, gertakariaren berri emango zaio Getxoko Guardiako Instrukzioko Epaitegiari.