2021/06/22 19:00etan

Berbaldiak eta mahainguruak

Hitzaldia: "Aroztegia gelditu"

Hitzaldia: "Aroztegia gelditu"
Plaza Beltza kulturgunea, Sopela

Arozta-k taldeko kideek Baztanen gertatzen ari dena azalduko dute gaur. Plaza Beltzan. Aroztegia "pelotazo" urbanistikoa gauzatuz gero sekulako suntsiketa eragingo du Baztanen. Palacio de Aroztegia S.M. enpresak Lekarozko herrian luxuzko 228 etxebizitza, 126 logelako hotel bat, spa-gune bat eta golf zelai bat egin nahi ditu. Herritarrek lanak gelditu zituzten enpresak eraiki gura zuen gunean  akanpatuz. Aroztegia gelditu lelopean egindako manifestazio jendetsuak (2.500 lagun baino gehiago) berretsi zuen herritarrok ez dutela horrelako astakeriarik gura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun