2021/06/26 08:30ean

Bestelakoak

Sopelako III. Argazki Rallya

Sopelako III. Argazki Rallya
Sopelako udaletxea, Sopela

Zapatuan, Uribe Kostako Argazki Elkarteak Sopelako Udalarekin batera antolatutako III. Argazki Rallya egingo da Sopelan.

Rallyari hasiera emango zaio goizeko 08:30etik 10:00etara, eta 13:00etatik 14:30era bitartean egindako argazkiakaz amaituko da. Lehiaketaren helburua bost argazki aurkeztea da, bat gai bakoitzeko eta lehiaketako bost gaiak izena ematerakoan jakinaraziko dira. Argazkiak kameratik atera diren bezala aurkeztu behar dira, eta ezin da horiekin inolako ediziorik egin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, edo lehiaketaren oinarriak deskargatu nahi izanez gero, lotura hau ahalbidetu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun