Asteburu honetan, Plaza Beltzak Erresistentzia-txosna jarriko du Sopelako udaletxearen ondoan; adierazi dutenez, "txosna-guneen izaera politikoa zein jai parte-hartzaileak aldarrikatzeko" helburua dute. Horretarako, barikutik domekara egiteko ekintzak prestatu dituzte, eskualdeko beste elkarteakaz batera.
Hau da prestatu duten egitaraua:
- Ekainak 25, barikua:
- 18:00 Erresistentzia txosna muntaketa.
- 20:00 Azken ostirala.
- 20:30 Jai parte-hartzaileen defentsan: pregoia + manifestazioa (txosnatik).
- Ekainak 26, zapatua:
- 12:00-22:00 Azoka "antikomertziala".
- Ekainak 27, domeka:
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun