Ertzaintzako agenteek gazte bat atxilotu zuten domeka goizaldean, Sopelako jaiak ospatzen ari ziren herritarrak disolbatzera joan zirenean gertatutako istiluetan. Gertaera Loroño kalean eta udaletxe inguruan jazo zen, goizaldeko hirurak aldera. Segurtasun Sailak adierazi duenez, agenteak inguruko bizilagunen kexengatik bertaratu ziren, kale-zurruta egiten ari ziren zenbait gazteren portaera eta zaraten ondorioz.
Lekukoen arabera, Ertzaintzako talde handi bat bertaratu zen, eta, inolako jakinarazpenik gabe, foam jaurtigailuak bota zizkieten bertan zeudenei. Aldi berean, jaiak ospatzen ari zirenek botilak eta antzeko objektuak jaurti zizkieten, eta, horren ondorioz, lagun bat atxilotuta eraman zuten, desordena publikoa eta agintaritzaren agentearen aurkako atentatua egotzita.
#Ertzaintza-k pertsona bat atxilotu du gaur, igandea, goizaldean #Sopela-n gertatu diren istiluetan, agenteak kalean zarata ateratzen eta eragozpenak sortzen eta egungo osasun-araudia urratzen ari ziren pertsona multzoak sakabanatzen saiatu direnean#COVID19 @udaltzaingoak
— Ertzaintza (@ertzaintzaEJGV) June 27, 2021
ATZOKO ZIPAIOEN KARGEN HARIRA:
— ernai sopela (@ernaisopela) June 27, 2021
…GAUR 19:00etan BURUTUKO DEN KONTZENTRAZIOAN PARTE HARTZERA DEI EGITEN DUGU.. pic.twitter.com/DM2GRjnLOX