Espainiako Poliziak Sopelako 3 pertsona atxilotu ditu, “joko aretoek sortzen duten miseria salatzeagatik”

Iker Rincon Moreno 2021ko uzt. 22a, 13:59

Artxiboko irudia.

Sopelako hainbat herritarrek zabaldu dutenez, Espainiako Poliziak udalerriko 3 pertsona atxilotu eta beste baten etxera joan da. Azaldu dutenaren arabera, atxilotzeek Sopelan joko aretoek “sortzen duten miseria salatzeagatik” dute lotura. Hori dela eta, mobilizazioak iragarri dituzte gaur arrastirako, 18:00etan, Sopelako udaletxeko plazan.

Sare sozialetatik zabaldutako oharrean deitoratu dutenez, atxiloketak Espainiako Poliziak egin izanak “badauka bere larritasuna”. Izan ere, diotenez, “Euskal Herrian nahi eta behar ez ditugu hauek, gure etxeetan sartu eta herritarrak bahitzen jarraitzen dute. Aski da! Joan daitezela! Utzi bakean!”.

Atxiloketak salatzeko, mobilizatzeko deia egin dute gaur arrastirako, 18:00etan, Sopelako udaletxeko plazan.

Sortuk polizia operazioa gaitzetsi du, eta elkartasuna helarazi die atxilotuei. Espainiako Poliziaren parte hartzea ere salatu du: "Guztiz tokiz kanpo dago Euskal Herrian, are gehiago, herri-mugimenduko kideak kriminalizatu eta beldurtzeko". 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun