Sopelako Argazki Lehiaketaren lehen edizioa antolatuko dute Uribe Kosta Fotografia elkarteak eta Sopela Kosta Fest jaialdiak. Irailaren 1etik 10era egingo den argazki-lehiaketan parte hartzea doakoa izango da, baina argazkilari bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
Ezin izango dute parte hartu beste lehiaketa batzuetan, webgune edo edozein bitarteko digital edo inprimatutan argitaratu eta saritutako Argazkiak. Bestalde, irudien gaia natura, musika edo kirola izango da, eta Sopelagaz zerikusia duten eremuetan hartuta egon beharko dira.
Argazkiak uribekostafotografia@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dira, parte-hartzaileen izen-abizenak, herria, harremanetarako telefono zenbakia eta irudiaren izenburuagaz batera. Irudien formatuari dagokionez, hauek JPG formatuan aurkeztu beharko dira, 300dpiko bereizmenagaz eta gutxienez 3.400 px-egaz alde nagusian; irudietan ezinbestekoa izango da ezagutzeko moduko adingaberik ez agertzea. Gainontzeko lehiaketaren oinarriak lotura honetan kontsultatu daitezke.
Sariak
Lau sari banatuko dituzte lehiaketan: 165 euroko lehen saria, 100 euroko bigarren saria, 75 euroko hirugarren saria, eta, horretaz gain, parte-hartzaile onenak 165 euroko saria ere izango du.