Gazte sortzaileen lanak ezagutzera emateko azoka egingo dute zapatuan Sopelan

Erredakzioa 2021ko ira. 2a, 10:28
Ilargi taldearen emanalida 20:30ean hasiko da.

Gazte Sortzaileen Azoka antolatu dute zapaturako, irailaren 4rako, Kurtzio Kultur Etxean. Bertan, bitxigintza, ehungintza, ilustrazioak eta musika alorretako zortzi sortzailek beraien lanak aurkeztuko dituzte, eta, bukatzean, Ilargi taldearen emanaldia egongo da. Hitzordua 16:00etatik aurrera izango da, eta bertaratzeko aldez aurretik gonbidapenak hartzea beharrezkoa izango da,  kultur etxean bertan edo www.sopela.org webgunearen bitartez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun