Sopelako Udaleko Enplegu eta Ekonomia Sustapen Sailak Sopela Networking Zirkular programa abiarazi du, udalerriko ekintzaileei, saltokiei eta negozioei zuzendutako helburuagaz.
“Sopela Networking Zirkular hurbileko merkataritza-ingurunera gerturatzeko egitasmoa da, udalerrian ezagutzera emateko eta sinergiak ezartzeko motibazioa duena, Sopelan ekonomia zirkularra bultzatzeko”, azaldu du Mª Teresa Fernandez Enplegu eta Ekonomia Sustapeneko zinegotziak.
Hori gauzatzeko, lau merkataritza-topaketa egingo dituzte honako helburu hauekaz: alde batetik, negozioen eta hurbileko saltokien arteko merkataritza-harremanak aktibatzea; bestetik, Sopelako negozioen eta saltokien eta ekintzaileen ateko harreman profesionalak eta zuzeneko ezagutza dinamizatzea; eta, azkenik, lanbide- eta enpresa-sinergiak identifikatu, sortu eta udalerrian negozioen arteko eraikuntza egitea.
Topaketek gosari komertzial formatua izango dute, eta urriaren 15ean eta 29an eta azaroaren 12an eta 26an egingo dituzte, 07:30etik 09:30era. Bakoitzean ekonomia, merkataritza eta marketinean aditua den profesional bat egongo da hizlari gisa; ondoren, networking-gune bat antolatuko dute bertaratzen direnentzat.
Izena emateko epea urriaren 8ra arte egongo da zabalik, Sopelako udalaren webgunean edo udaletxean bertan. Interesa duten guztientzako informazio telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa ere ahalbidetu dute: 944 065 500 (110 luzapena) eta enplegu@sopela.eus.