Urko Mendi Taldeak bere martxa herrikoia egingo du domekan

Ander Zarraga 2021ko urr. 14a, 12:12

© URKO MENDI TALDEA

Sopelako mendi taldeak XXXIV. Ibilaldi Herrikoia antolatu du domeka honetarako, urriaren 17rako. Udaletxeko plazatik aterako diren bi ibilbide izango ditu: alde batetik, helduak 09:00etan hasiko dute 17 kilometroko martxa, eta, bestetik, txikienek 8 kilometroko ibilaldia egingo dute, 10:30ean hasita. Izen-ematea Urko Mendi Taldearen webgunean egin daiteke, lotura honetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun