Gorka Granado sopeloztarrak eta Maren Galvez lezoarrak osatutako bikoteak Euskal Herriko Dantza Txapelekta irabazi zuen, Sopelako udalerria ordezkatzen. Zapatuan, urriaren 16an, Seguran (Gipuzkoa) egin zen 45. edizioan eskuratu zuten garaipena, beste 15 bikoteri gailenduz. Bizkaiko dantzari bakarra izan zen Granado, eta aitortu zuenez, "espero gabeko" garaipena izan zen.
Galvezek eta Granadok puntuaziorik altuena eskuratu zuten, Saio Galarraga eta Julen Murguiondo Bergarako bikotearen eta Kateri Artola (Oiartzun) eta Iker Belintxon (Lezo) bikoteen aurretik. Txapelketan, dantzariek fandango bat eta arin-arin bat dantzatu behar izan zituzten.