2021/12/05 18:00etan

Antzerkia

Antzerkia: "Tarzan tratamenduan"

Antzerkia: "Tarzan tratamenduan"
Kurtzio kultur etxea, Sopela

Zoologikoko bisitari batek animalien kaiolak zabaldu eta piztiak askatu ditu. Nahaspila horren arduraduna psikologoaren kontsultara eramango dute eta hark berehala etzango du dibanean.

“Zein da zure izena?” “John Claydon naizela esaten didate, Greystokeko hirugarren Kondea, baina ni… Tarzan naiz!” Erantzun horrek doktorearen alarma guztiak piztuko ditu. Ez dago zalantzarik: nortasun bikoitza dauka eta terapia behar du, bai ala bai.

  • Moldaketa: José C. Garcia, Kike Diaz de Rada, Mar-Mar teatroa.
  • Zuzendaritza: José C. Garcia
  • Antzezleak: Irene Hernando, Aritza Rodriguez, Eriz Alberdi, Javi Tirado
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun