2021/11/25 19:00etan

Mobilizazioak

Azaroak 25 - Sopela

Azaroak 25 - Sopela
Sopelako udaletxea, Sopela

Arratsaldean, 19:00etan, kontzentrazio-ekitaldia egingo da udaletxeko plazan. Manifestua irakurri eta minutu bateko isilunea egingo da indarkeria jasaten duten emakumeen omenez, indarkeria jasan eta hil zirenengatik eta haien seme-alabengatik, haiek ere sufritzen baitute.

Ordu berean, mugimendu feministak manifestazio zaratatsua abiatuko du udaletxetik. Parte hartuko dutenei beltzez janzteko deia egin dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun