Sopelako Udalak "Aktibate Klik Sopela 2021" bonu kanpainara atxikitzeko epea zabaldu du

Erredakzioa 2021ko abe. 2a, 11:15

Sopelako merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduek abenduaren 9ra arte dute Udalak aurkeztutako bonu-kanpainan parte hartzeko; izapideak Udal-webgunearen bitartez egin daitezke. Kanpaina honetan bi motatako bonuak eskainiko dituzte: 15+5 eta 30+10.

Sopelako Udalak jakinarazi duenez, "Aktibate Klik Sopela 2021" bonu-kanpainara atxikitzeko epea zabaldu du. 2021eko azaroaren 30etik abenduaren 9ra arte, interesa duten merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu establezimenduek bonu-kanpaina honetan parte hartzeko eskaera egin ahal izango dute. Horretan izena emateko udal-webgunean gaitutako plataforma elektronikoa baliatu beharko dute.

Tokiko kontsumoa sustatzeko helburua duen kanpaina honetan bonu mota bi izango dira: alde batetik, 15+5 bonuak 15 euroko prezioa izango du eta aparteko 5 eurogaz gutxienez 20 euroko erosketak egin daitezke; bestetik, 30+10eko bonuak, 30 euroko prezioagaz 10 euroko hobaria lortzen da, gutxienez 40 euroko erosketetarako.

Bonu horiek abenduaren 17tik 2022ko otsailaren 28ra arte erosi ahalko dira, Kutxabank-eko sarreren salmenta- eta bilketa-terminaletan edo Sopelako Udalak bere webgunean gaitutako plataformaren bitartez. Atxikitako establezimenduek gehienez bonu bi onartuko dituzte faktura bakoitzeko, eta erabilitako bonuen zenbatekoa erosketan agortu beharko dela zehaztu dute udal-iturriek.

Tokiko merkataritzari laguntza

Sopelako Udaleko Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Teresa Fernandezek azpimarratu duenez, "garrantzitsua da Sopelako tokiko merkatarientzako ekonomikoki hain zaila den une honetan laguntza ematea"; horregatik, establezimenduei zein bezero potentzialei parte hartzeko deia egin die: "Gure udalerrian bilatzen den edozein produktu edo zerbitzu aurki baitaiteke".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun