Izurriteak eragindako osasun-egoerak baldintzatuta, aurten, Olentzerok eta Mari Domingik ez dute kalejirarik egingo Sopelako kaleetatik. Hala ere, abenduaren 24an, barikuan, Kurtzio kultur etxean egongo dira umeen gutunak hartzeko. Gainera, herriko hainbat taldek ere parte hartuko dute ekitaldian, beraien ikuskizunak eskainiz.
Bertaratzeko, txikien guraso edo tutoreek aldez aurretik izena eman baherako diete Kurtzio kultur etxean bertan edo Sopelako Udalaren webgunean. Sopelan erroldatuta daudenek abenduaren 22ra arte izango dute izena emateko epa, eta udalerritik kanpokoak 23tik aurrera apuntatu ahalko dira.
Harrerak 90 pertsonako txandetan egingo dira honako orduetan: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 16:00etan 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. Antolatzaileek eskatu dute lagun-taldeak osatzea, horiek heldu batez lagunduta joan ahal izateko, horrela Olentzerok eta Mari Domingik guztiakaz egoteko tartea izango dute.
Horretaz gain, bertaratu ezin direnen gutunak helarazteko, Galtzagorrik postontzia utzi du Kurtzio kutur etxean. Gainera, zeregin horretarako,, Sopelako Udalak gutun bat eta haziak bidali dizkie herriko umeei, beraien gurariak hor idatz ditzaten.