Urtarrilaren 8an Sopelan gaueko orientazio proba herrikoia egingo da. Irteerak 18:00etatik aurrera izango dira Barinatxe hondartzako aparkalekuan.
Izenemateak www.cobidea.com helbidean egin beharko dira urtarrilaren 4ra arte (23:59). Zailtasun desberdineko 3 ibilbide izango dira, guztiek, txikienek barne, duten maila tekniko eta fisikoa kontutan izan gabe (open horia, open
laranja eta open gorria), gozatzeko aukera izan dezaten. Proba gauez egingo da, eta, beraz, ezinbestekoa izango da aurrez-aurrekoa edo linterna eramatea. Informazio guztia www.cobidea.com webgunean argitaratuko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!